jueves, 21 de enero de 2010

Azterketak

Azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, Azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, azterketak , azterketak, azterketak, azterketak azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, azterketak , azterketak, azterketak, azterketak,azterketak , azterketak, azterketak, azterketak, azterketak , azterketak, azterketak, azterketak...

Horrelakoren bat egin beharko dot nik be azterketetaz ahazteko...:

jueves, 7 de enero de 2010

Bilbo Handia: kultura ezberdinen elkargunea

Hau da hirugarren eta azkeneko lana (edo hori espero dugu...)
Bideolan honetan Nerbioi ibaiaren adarretan bizi diren kontraste kulturalak isladatu nahi izan ditugu.
Horretarako, baserrien eta industriaren arteko bereizketa egitea aproposa iruditu zaigu: hau da: euskal giroaren eta atzerritar giroarena.

viernes, 18 de diciembre de 2009

hellacopters- No song unheard

2008/09/18
RockStar Live - Megapark
Barakaldo (bizkaia)
Apertura puertas:20:30h


Hori da nere begiek irakurtzen dutena, nire gelako kortxoan dagoen Hellacopters taldearen sarrera ikusten dutena.

Gogoan dut oraindik kontzertu hura: beroa, kea, izerdia, emozioa, dardara... zenbat izenondo egon daiteke beraien kontzertu bat hitzez azaltzeko?
Nick Royale eta bere taldekideek azken aukera zuten Euskal Herriaz eta beraien zaleetaz agurtzeko, hau izan baitzen beraien instrumentuek ( gutxienez denek batera) joko zuten azken aldia.

Beraien abesti asko jarri ahalko nituen nire oroitzapenekin batera, baina gaur ez dut horrelako abestirik jarriko. Gaur, orain gutxirarte ezagutzen ez nuen abesti lasaitxo bat jarriko dut: No song unheard

Neska-mutilaaaaaaaak, zuekin........ HELLACOPTERS!

NAFARROAKO KONKISTA

Hau da Nafartarren azkeneko gotorlekuari buruzko bideolana. Aldez aurretik eskerrak eman bideolan honetan agertzen diren irudien egileei



jueves, 5 de noviembre de 2009

Zelaa: «Akordiorik gabe, ereduen sistema ez da aldatuko»

http://www.goear.com/listen/6d197e5/Zelaa%22akordiorik-gabe,-ereduen-sistema-ez-da-aldatuko"-

Iñaki Larrañaga. Elorrio

Akordiorik ezean ez dela hizkuntz ereduen sistema aldatuko berretsi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaak. «Gaia nahiko serioa da, alde bakar batek horri buruzko erabakia hartzeko». «Berritu», eta hiru eleko sistema baten alde egin du hezkuntza sistemak. «Sistema horretan ikastetxe bakoitza bere errealitatera egokitu ahal izango da, eta hizkuntza aukeratzeko askatasuna bermatuko da».

Zelaak hitzaldia eman zuen Nueva Economia, Tribuna Vasca foroan. Hezkuntza Sailak hiru eleko sistemaren oinarriak zehazteko asmoa du, eta ondoren bi urtez hainbat ikastetxetan probatu. Emaitzak ikusita, proposamen zehatz bat egingo du Hezkuntza Sailak.

Nor naiz NI?


Eta nor naiz ni? galdetu dezakezu blog honetara sartzerakoan...

Ba NI, Iñaki Larrañaga Garcia naiz, EHUko kazetaritza lizentziatura lortzekotan dabilen ikaslea. Eta helburu hori lortzeko, blog bat sortzea eta berorri bizia ematea da egin behar dudan pausuetako bat.

Elorrixon jaio nintzen orain dela...19 urte! hain justu 1990ko ekainaren 7an, eta momentu hartatik ez naiz geldirik egon, batzuk horrelakoa izatea txarra dela pentsatuko dute; eta beste batzuk ona. Baina niri berdin zait, horrelako gauzek ez didate logurea kentzen.

Orain zer da pertsonen deskribaketetan datorren hurrengo puntua? ai bai! nere gustuak!

Bueno ba, nere gustuak ez dira oso arraroak, sadomasokismoa eta nekrofilia alde batera utzita (broma da eh!). Egia da musikaren oso zalea naizela, eta blog hau ere musikaren inguruan idazteko ere erabiliko dut.

Deskribapen honekin ez dut espero nire bizitzaren nondik norako guztietaz berri izatea ( hori niretzat geldituko da, jeje) baina ezagutzen ez duzun pertsonetaz apur bat gehiago jakitea ez dago txarto.

Hurrengo sarrerarate!