jueves, 5 de noviembre de 2009

Zelaa: «Akordiorik gabe, ereduen sistema ez da aldatuko»

http://www.goear.com/listen/6d197e5/Zelaa%22akordiorik-gabe,-ereduen-sistema-ez-da-aldatuko"-

Iñaki Larrañaga. Elorrio

Akordiorik ezean ez dela hizkuntz ereduen sistema aldatuko berretsi du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Isabel Zelaak. «Gaia nahiko serioa da, alde bakar batek horri buruzko erabakia hartzeko». «Berritu», eta hiru eleko sistema baten alde egin du hezkuntza sistemak. «Sistema horretan ikastetxe bakoitza bere errealitatera egokitu ahal izango da, eta hizkuntza aukeratzeko askatasuna bermatuko da».

Zelaak hitzaldia eman zuen Nueva Economia, Tribuna Vasca foroan. Hezkuntza Sailak hiru eleko sistemaren oinarriak zehazteko asmoa du, eta ondoren bi urtez hainbat ikastetxetan probatu. Emaitzak ikusita, proposamen zehatz bat egingo du Hezkuntza Sailak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario